miércoles, 13 de agosto de 2008

KOFRADIAK AMAITU DIRA

Amaitu dira aurtengo Kofradiak ere, eta aho-zapore onagaz izan dala esan behar. Abuztuaren 2an hasi ziren, Tortila txapelketagaz. 131 tortila aurkeztu ziran, arratsalde bero horretan eta irabazle “goxuena” izenekoa atera zen, bere izenari men eginaz. Jarraian, tortila-egile, jale eta parte-hartzaile guztiek KLABE taldeagaz jantzatzeko aukera izan eben. Hurrengo eguna izan zen egun handia, dena den, KOFRADI eguna, meza santuagaz hasten zena. Gero, Mª Jose Sardón harri-jasotzailea eta Ernesto Ezpeleta, BIHURRI, aizkolaria izan genduazan. Lehenengoak, telebistako “El conquistador del fin del mundo” izeneko programan iaz bigarren geratutakoa, sekulako saioa erakutsi euskun, izan ere, emakumezkoen markarik onena berak dauka eta (131 kiloko harria); eta bigarrenak ere, bi errekord eukazan bere esku: 5 metroko egurra 3 ordu eta 7 minututan ebakita, eta 2,52 metrokoa, esku bakarragaz ebakita.
Egun horretan, Briska txapelketa gogorra ere izan zen: 8 hirukotek hartu eben parte, finalera dena emakumezkoak heldu, eta, azkenean, Mª Carmen, Jesusa eta Marik osatutako taldeak irabazi eban. Arratsaldez, futbito finalean Birleko Deabru Gorriak ezin izan zuten txapelketa irabazi, baina bigarren geratu ziren, merezimendu handiagaz. Horrez gain, auzoen arteko herri-kirolak ere izan genduazan, eta nerbioengatik edo, Birleko taldeak ez eban gauza handirik egin, egia esan. Asteburu honetan, berriz, Emerandon izan da horren bueltia, eta soka-tira kenduta, hor bai, irabazi dogula problema handi barik (txingak, lokatzak, sakuak...). Amaitzeko, betiko berbenatxoa eta tartean patata-dantza animatua egon ziren.
Eta azkeneko egunean, goizean umeak izan ziren protagonista, arratsaldean Olasagasti aizkolariak eta bere taldea, eta gauean, berriz, txokolatea.
Zorionez, dena giro polit eta animatu batean!
Eskerrik asko, beraz, parte hartu dozuen guztioi eta datorren urtea arte
E.G.

No hay comentarios: